
Aukeratzeko aukera
Gaur biluztera natorkizue. Ez nauzue askok ezagutzen, beste batzuk zertxobait bai. Eta uste dut ezagutzen nautenek badakitela nolako maitasuna diodan nire lanari. Haurrekin lan egitean nire barneko haurrarekin konektatzen dut, eta izugarri ikasten dut. Oso zorteduna sentitzen naiz aukeratu dudan lanbidea aukeratzea izan dudalako, horretarako aukera eman didatelako. Izan ere denek ez dute aukeratzeko aukera, ez pentsa! Hortaz doa gure lanbide zoragarri hau, haurrei aukeratzeko