• Erraietatik

Adimen anitzak I: Hizkuntza adimena

Hizkuntza-adimena hizkuntzarekin lotutako gaitasun guztiak biltzen dituena da. Beraz, gizakien komunikazio-gaitasunari egiten dio erreferentzia, ahozkoa nahiz idatzizkoa izan. Adimen horrek trebetasunak eskatzen ditu, hala nola, hizkuntzaren funtzioak ezagutzea, hizkuntzak ikastea, ideiak komunikatzea, ahozko eta idatzizko hizkuntzarekiko sentsibilitatea izatea, etab. Hizkuntza adimena da gehien ikertu den adimenetako bat. Garun-kokapenari dagokionez, gehienbat garunaren ezkerreko hemisferioan kokatzen dela esan dezakegu.



Instagramez jarraitzen nauzuenok jada izan zenuten hizkuntza adimenari buruzko txostena lortzeko aukera duela pare bat aste. Baina badakidanez zuetariko batzuk ez duzuela sare sozial hau, eta Facebook bidez nahiz zuzenean webgunetik jarraitzen nauzuela, zuekin ere partekatzeko baimena eskatu eta eman didate.


Pare bat gauzatxo esan nahi dizkizuet:


Hasteko, txosten hau ez litzateke posible izango Aprendiendo a acompañar kontuaren ekimenik gabe! Izugarrizko lana egin dute txosten honi forma ematen, eta hori azpimarratu nahiko nuke. Instagrameko 30 kontuk baino gehiagok hartu dugu parte ekimenean, eta bakoitzak 2 proposamen burutu ditu. Pentsa zenbat ideia polit dauden txostenean!


Bestetik, jakin ezazue txostena gazteleraz soilik dagoela. Badakit nire kontua euskarazko materialak sortzeko helburuarekin sortu dela, baina ulertuko duzuen bezala ezin ditut jarduera guztiak euskarara itzuli. Hala ere, nire proposamenak 2 hizkuntzetan daudela ikusiko duzue. Zuei zor nizuela sentitzen nuen, eta horregatik lan bikoitza hartu dut.


Besterik gabe, jarraian Drive bidezko helbide bat uzten dizuet. Hor klik eginda alde batetik txostena bera topatuko duzue, eta bestetik, materialez betetako karpeta bat.


https://drive.google.com/drive/folders/1GWuJGhb_ObfBOpmfbIs4ZLkwzFMEBETL?usp=sharing


Zein aberasgarria den elkarrekin lan egitea eta egindako lana partekatzea!


Kontaidazue! Zer iruditu zaizue? Erabilgarria, ezta? Gozatu!

935 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo