Erraietatik
AMONAK ALZHEI... ZER?

"Katixak bere amonak Alzheimer gaixotasuna duela jakin du. Alzhei... zer? Katixak ezin du hitz hori ulertu. Gauza bat baino ez daki: amonak laguntza behar du!"
***
Zoragarria da nola haurren begietatik horren konplikatua den gaixotasuna modu erraz, ulergarri eta hurbilean konta litekeen.
Izan ere, zenbat dugun haurrengandik ikasteko... Behin izan ginen haur horrengana hurbildu eta begi horietatik begiratzea lortzean, orduan lortuko dugu aurrean ditugun haurrengana hurbiltzea, euren begietara berdinetik berdinera begiratzea, eurekin konektatzea, gure barruarekin, esentziarekin, konektatzea. Eta orduan, horrelako gaiez naturaltasunez hitz egin ahal izango dugu, Katixak erakusten digun modura.
Ipuina irakurtzen (edo kasu honetan entzuten) zoazten heinean, ziur sentimendu ezberdinetatik igaroko zaretela: hasieran, irribarrea irtengo zaizue Katixak bere amonarekin duen harreman estuaz ohartzen zaretenean. Ondoren, kezka sortuko zaizue amonaren gaixotasuna azaltzen hasten denean. Tristuran murgilduko zarete gero, Katixa ere triste sumatzen duzuelako, eta nola ez, amona sufritzen ari delako. Baina amaiera, ai amaiera...! Amaieran, berriro ere irribarrera itzuliko zarete. Izan ere, ez, jada ezer ez da berdina izango baina Katixak, nolabait esateko, irakurle edo entzulea "sendatzen" du, "osatu" egiten du. Berriro ere hasieran amonarekin erakutsi digun harreman estu horretara eramaten gaitu. Eta berak dioen moduan: "Egia da, ez da lehen bezalakoa, baina nire amona izango da beti, eta bihotz-bihotzez maiteko dut." ♥️
Eskerrik asko Katixa!
Zer iruditu zaizue ipuina? Kontaidazue iruzkinetan, asko ikasten dut zuekin batera! 😘
#adivinacuentos #albumilustratua #hauretagazteliteratura #literatura #ipuina #ipuinkontaketa #alzheimerra #hezkuntza #erraietatikhezi