top of page
  • Foto del escritorErraietatik

Burmuinaren plastikotasuna - Céline Álvarez

Artikulu baten irakurketa proposatzera natorkizue gaurkoan. Sare sozialetan jarraitzen nauzuenok badakizue pasa den astean CAIEV (Centro de Asesoramiento e Investigación de Educación Viva) elkarteak antolatutako Hezkuntza Biziari buruzko lehenengo kogresu birtualarekin buru belarri aritu naizela. Oso aberasgarria izan da niretzat eta ideia interesgarriak atera ditut, baita baliabide mordo bat ere. Horietako baliabide bat gaurkoan proposatzera natorren artikulua da. Doako kongresua izan denez eta baliabideak denon ekura jarri dituztenez, partekatzea pentsatu dut. Gainera, Céline Álvarezen webgunean (https://www.celinealvarez.org/) ere topa dezakezue artikulu hau, baina katalanez. Nik gazteleraz jarriko dut eskuragarri.


Izenburuan irakur dezakezuen bezala, burmuinaren plastikotasunaz hitz egiten da artikulu honetan, modu labur eta ulerterrazean. Zertxobait hitz egin nizuen gai honen inguruan beste argitalpen batean, baina gure ideiak finkatzeko, bergogoratzeko eta informazioa zabaltzeko balioko digu honek.



Ideia garrantzitsuenak laburbilduko dizkizuet jarraian, baina artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet! :)

  • Konexio neuronalak amaren umetokian hasten dira eta haurra jaio ondoren izugarri handitzen dira. Bi neuronen artean ematen den loturari sinapsia deritzo.

  • Natura oso jakintsua da: garunak konexio neuronalak gehiagotzea behar duen unean haurrari esperimentatzeko grina eskaintzen dio, haurraren jakin-mina ugarituz.

  • Helduok haurrari ematen dizkiogun mezuak zaindu behar ditugu, izan ere, bera bere adimena eraikitzen ari da, eta "ez ukitu hori", "itxaron hor", "geldi", "eseri" bezalako mezuekin eraikuntza hori oztopatzen dugu.

  • Giza burmunina bere ingurunearen baitan egituratzen da: ingurunetik gutxi jasoz gero ez da garatzen. Hortaz, etorkizuneko helduaren garun-arkitekturan eragina izango du honek.

  • Gutxien erabiltzen diren konexioak pixkanaka ahuldu egingo dira, guztiz ezagatu arte. Honi inausketa sinaptikoa deitzen zaio.

  • Inausketa sinaptiko honetan garunak ez du ezabatzen duenaren kalitatea kontuan hartzen, maiztasunaren arabera ezabatzen ditu konexioak. Honekin kontu handia eduki behar da!

  • Haztea aukeren bi heren galtzea da eta gehien erabiltzen den herena indartzea. Hortaz, haztea espezializatzea da.

  • Heldua ez da haurra baino tentelagoa, espezializatua dago: bere hizkuntzan, kulturan, pentsamenduan, portaera sozialetan... espezializatua.

  • 0-2 etapa aldi kritikotzat har daiteke. Funtsezkoa da momentu honetan arreta berezia jartzea, hau da, haurraren garuna espezializatuegia izan aurretik.

  • Bizitzako lehen aldia aukera handikoa da, baina baita kalteberatasun handikoa ere. Esperientzia guztiek eragiten dute: pisitiboek nahiz negatiboek.

Hementxe uzten dizuet artikulua eskuragarri:

Artículo_sobre_plasticidad_cerebral,_C
Download • 161KB

Amaitzeko, artikulu honen idazleak, Céline Álvarezek, idatzitako liburu batekin egin dut topo (Las leyes naturales del niño) eta interesgarria dirudienez, hau ere hemen utziko dizuet norbaitek bere irakur zerrendara gehitu nahiko balu. Irakurria baduzue eta honen inguruko iritzia partekatu nahi baduzue, gustura irakurriko zaituztet! :)

GOZATU IRAKURKETAZ!!!


pD: lateralitatearen inuguruko materiala ari naiz sortzen, eta jada batzuk ikusiko zenuten bezala sare sozialetan ere hasi naiz partekatzen. Laister egingo dut material guztiekin osatutako argitalpena, eta txantiloiak bertan izango dituzue eskuragarri! :)


#plastikotasuna #garuna #sinapsia #inausketasinaptikoa #aldikritikoa #heziketa #erraietatikhezi

207 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page