• Erraietatik

EZ DA AHOTSIK BEHAR

Oker ez banago, berrogeita hamargarren eguna da gaur konfinamendua hasi genuenetik. Berrogeita hamargarrena etxean sartuta gaudenetik. Eta asteburu honetatik aurrera zertxobait ateratzen uzten badigute ere, gaurko egunez askok ezingo dugu gure amen ondoan egon. Gaurko egunez, ezingo dugu amaren alboan bere eguna ospatu, amaren eguna.


Inoiz baino indar gehiago hartu dute hitzek urrun gauden honetan. Inoiz baino garrantzitsuagoa izan da maite ditugunen ahotsak telefonoz bestaldera entzutea. Eta askotan maite ditugun horiei maite ditugula adierazteko ahotsik ez dela behar esan dugun arren, orain bai, orain lehen ez bezala ahotsa behar dugu gure maitasuna adierazteko, hitz politak erabiliz.


Berrogeita hamargarren egun honen ostetik, ordea, ziur nago gero eta gertuago daudela familia artekoen besarkadak, lagunen arteko muxuak, urrun dauden bikoteen arteko laztanak. Berriro ere itzuliko gara ahotsik gabe maitasuna adierazteko unera. Bitartean esan horrenbestean gordeta izan duzuena, esan amari ilargiraino eta buelta maite duzuela. Eta oraindik ausartzen ez bazarete, oparitu ipuin hau. Izan ere, gertu gaudenean ez da ahotsik behar maite ditugula adierazteko, ezta?



#ezdaahotsikbehar #amareneguna #ipuinkontaketa #ipuinak #haurhezkuntza



310 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo