top of page
  • Foto del escritorErraietatik

Ilargian Kulunkantari - material manipulagarria 🎁


Aspaldi honetan ez dut ezer igo webgunera... Ikasturtea bizi-bizi hasi da eta lanpetuta nabil. Hala ere, sare sozialetan jarraitzen nauzuenok ikusi duzue azken aste hauetan Ilargian Kulunkantari bildumako 4 ipuinen inguruko material manipulagarria partekatzen joan naizela, eta gaur hementxe bilduko dizkizuet guztiak zuek ere eskuragarri izan ditzazuen!


Zapata 👞

Ipuin honetako irudiak erabiliz, bi material manipulagarri sortu ditut:

  1. Orientazio espaziala lantzeko materiala: Ipuineko zapatak norabide ezberdinetan ipini ditut. Norabide horiek errespetatuz kokatu beharko ditu haurrak zapaten txartelak.

  2. Osoa/erdia kontzeptuak lantzeko materiala: Ipuineko zapatak erdibitu ditut. Bi erdiak lotuz zatapa bat osatu beharko du haurrak, hau da, puzzlea burutu.

Erabilpena hobe uler dezazuen, bideo modura utziko dizuet jarraian azalpena.

Bestalde, hementxe duzue materiala pdf formatuan deskargatu eta inprimatu ahal izateko!

ORIENTAZIO ESPAZIALA
.pdf
Download PDF • 147KB
PUZZLEAK
.pdf
Download PDF • 158KB


Miau 🐈‍


Ipuin honetako irudiak erabiliz, bi material manipulagarri sortu ditut:

  1. Kopuruak eta zenbakiak lantzeko materiala: Ipuineko animaliak kopuru ezberdinetan ipini ditut. Haurrak kopuruaren arabera dagokion zenbakian ipini beharko du pintza.

  2. Hizkuntza lantzeko materiala: Ipuineko animalien irudiez eta izenez osatutako txartelak loturak eginez elkartu beharko ditu haurrak.

Erabilpena hobe uler dezazuen, bideo modura utziko dizuet jarraian azalpena.

Bestalde, hementxe duzue materiala pdf formatuan deskargatu eta inprimatu ahal izateko!

KOPURU ETA GRAFIAK
.pdf
Download PDF • 293KB
HIZKUNTZA
.pdf
Download PDF • 137KB


Biolina 🎻


Ipuin honetako irudiak erabiliz, bi material manipulagarri sortu ditut:

  1. Berdin/desberdin kontzeptuak lantzeko materiala: Ipuineko instrumentuez osatutako domino jolasa.

  2. Tamainak lantzeko materiala: Handia, ertaina eta txikia kontzeptuak erabiliz instrumentuak sailkatu beharko ditu haurrak.

Erabilpena hobe uler dezazuen, bideo modura utziko dizuet jarraian azalpena.

Bestalde, hementxe duzue materiala pdf formatuan deskargatu eta inprimatu ahal izateko!

DOMINOA
.pdf
Download PDF • 71KB
TAMAINAK
.pdf
Download PDF • 447KB


Arbola 🌳


Ipuin honetako irudiak erabiliz, bi material manipulagarri sortu ditut:

  1. Itzalekin jolasean: bikote jolas bat da non irudia dagokion itzalarekin lotu behar den.

  2. Nozio topologikoak lantzeko materiala: ipuineko zuhaitzez eta frutez osaturikoa, non fruten kokapenarekin jolastu behar den.

Erabilpena hobe uler dezazuen, bideo modura utziko dizuet jarraian azalpena.

Bestalde, hementxe duzue materiala pdf formatuan deskargatu eta inprimatu ahal izateko!

Itzalak bikoteka
.pdf
Download PDF • 200KB
fruten kokapena
.pdf
Download PDF • 286KB

 

Hortxe material guztiak!

Orain zuen txanda da! Deskargatu, inprimatu, moztu, plastifikatu eta jolastera!


Animatzen bazarete idatzi iruzkinetan, hemen ez bada sare sozialetan. Eta publikoki ausartzen ez bazarete, bidali mezu pribatua. Asko eskertzen dut zuen feedback-a, hobetzeko aukera ematen dit.

Badakizue, ideiak, proposamenak, kritikak... beti dira ongietorriak!

3626 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page