• Erraietatik

Natura, etorkizuneko hezkuntzarako gakoa

Haurren garapenerako, ikaskuntzarako eta ongizaterako aliatu onena da natura. Espazio biziekiko kontaktuaren garrantziaz kontzientzia hartzea ezinbestekoa da etorkizun jasangarri baterako.


Orain, inoiz baino gehiago!

Los niños están acostumbrados a tenerlo todo antes de desearlo y sin esfuerzo. [...] Necesitan más que nunca acostumbrarse pacientemente mirando cómo arrastra un caracol, observando como una flor crece, cómo una gota de lluvia resbala por el cuerpo de un ciempiés peludo, viendo aparecer un brote, regando las plantas, recogiendo las setas con agradecimiento y dando de comer a los pájaros. Los niños deben aprender a levantar la vista hacia el cielo de vez en cuando, como lo hacíamos nosotros cuando nos tumbábamos en la hierba que nos "picaba" y nos hacía cosquillas detrás de las piernas y de las orejas y nos imaginábamos que las nubes tenían forma de dinosaurios y de conejos. Los niños deben volver al bosque al que íbamos nosotros de pequeños, subirse a los árboles y esconderse detrás de los helechos. CATHERINE L'ECUYER

 

Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, epidemiologoek eta pedagogoek hezkuntza atseginagoa bilatzen duen protokolo bat proposatzen dute, non parkeak, oinezkoentzako kaleak edo eskoletako atariak erabiltzera animatzen gaituzten eskolan modu seguruagoan egoteko. Zenbat aldiz entzun ote dugun azken aldian protokolo hitza... baina, protokolo batean geratu behar ote du honek?


Honek ez al digu ate berri bat irekitzen?

Ez al genuke hau aukera bezala hartu behar?


Albert Einsteinek ezin zuen garbiago esan: krisi bakoitzaren atzean aukera bat dago.


Ez dakit iraila iristean zein izango den gutariko bakoitzaren egoera, zein izango den gure etxearen, herriaren, eskolaren egoera. Ez dakit ere zer nolako erabakiak hartuko diren "hor goitik" (horrela deitzen baitiegu gure egunerokoan eragina duten erabakiak hartzen dituzteneik, "goikoak"). Ez dakit ahoarekin irribarre egin ahal izango dugun ala begiekin irribarre egiten jarraitu beharko dugun distantziak mantentzeko eskatzen diguten baina berez ezinezkoa den geletan, kontaktu fisikoak berebiziko garrantzia duen 2, 3, 4 eta 5 urtekoen geletan.


Ez dakit. Eta zuek ere badakit ez dakizuela.


Baina gela bakoitzean haur gutxiago egon beharko direla esaten diguten honetan, uste dut naturan hezteak berehalako irtenbidea eman diezaiokeela pandemia ilun honek ekarriko digun "normaltasun berri" deitu dioten ziurgabetasunean oinarritutako etorkizunari. Hala uste dut nik, eta hala baieztatzen dute aditu askok. Nik behintzat aukera hori mahai gainean jarri nahiko nuke.


Sare sozialetan hainbat galdera egin dizkizuet, eta erantzunak anitzak izan dira. Laburbilduz, honakoa izan da kontatu didazuena:

  • Nolako hasiera irudikatzen duzu irailean? Gehiengoak normaltasun hitza erabili du, betikora itzuliko garela esan nahian. Baina kakotxen artean ipini du normaltasun hitza eta honen atzetik zalantzak, beldurrak, kezkak, kaosa... adierazi ditu. Hortaz, ez gara betikora itzuliko. Tonuccik dioen modura, nola ez dela ezer aldatuko denontzat dena aldatu baldin bada?

  • Ba al dakizu Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) argitaratutako informeak zer dioen Covid-19-aren transmisioaz aire librean? %86 ezezkoa irten da! Honen inguruan aurrerago hitz egingo dut, baina jakin dezazuen transmisioa nabarmen jaisten da aire librean leku itxiekin alderatuz. Informe hau eskuragarri duzue bibliografia atalean.

  • Hezkuntzari begira... nola bizi duzu Covid-ak ekarri digun egoera berria? %49 aldatzeko aukera modura eta %51 zalantzekin, beldurrekin... Nahiko parekatua egon da, baina ziur nago, zalantzekin eta beldurrekin zaudeten askok ere aldaketan sinesten duzuela. Ala zer uste duzue, ni %100 lasai nagoela?

  • EDNA-k (Naturan Hezteko Elkarte Nazionalak) egin duen manifestua ezagutzen duzu? %89k ez! Aurrerago egingo diot honi ere aipamena eta manifestua (euskaraz gainera) eskuragarri duzue bibliografia atalean.

  • Naturan heztearen onurak ezagutzen al dituzu? %86k bai! Honek bai poztu nauela! Hortaz, zergatik ez dugu aukera hau aprobetxatzen naturan hezteko? Gure ingurua zoragarria da! :)

Gauzatxo bat kontatuko dizuet...


Danimarkan, 50. hamarkadan. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, antzeko egoera batekin egin zuten topo. Milaka ama alargunek lanean hasi behar zuten, eta euren seme-alabak ez ziren eskoletan sartzen. Orduan, irtenbidea ingurura begiratuz aurkitu zuten. Errotazio sistema bat asmatu zuten, non talde bakoitzak egun batzuk ikasgelan eta beste batzuk aire librean pasatzen zituen. Horrela sortu ziren gaur egun Europara zabalduak dauden naturan kokatutako eskolak, naturan hezten duten eskolak.


Beraz, Europa mailan (eta baita mundu mailan ere) naturan hezten duten eskolak martxan baldin badaude, posible dela badakigu. Hortaz, pandemia abiapuntua izan liteke naturan heztaren onurak ezagutu eta hortan formatzeko. Krisia aukeratzat hartzeko.

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) argitaratutako informea aipatu dizuet hasieran. Esan bezala, Covid-19-aren transmisioa nabarmen jaisten da aire librean leku itxiekin alderatuz. Japonian egindako ikerketa baten arabera, leku itxietan kutsatzeko arrisku handiagoa dago, 18 aldiz handiagoa hain zuzen ere. Gainera, aire zabaleko aerosolak ez dira transmisio modu nagusia, eta beharrezkoa da denbora luzez gaixo dagoen pertsona batekin harremanetan egotea kutsatzeko. Txinan egindako ikerketa baten arabera, berriz, kutsatu direnen %80 etxeetan kutsatu dira, eta horietako heren bat garraiobide publikoetan. Aztertutako 318 agerraldietatik, bat bakarrik gertatu da aire zabalean.


Ikusten duzuen bezala, egin dituzten ikerketek ondorioztatu dute aire zabalean kutsatzeko arriskua nabarmen jaisten dela. Honi buruz informazioa zabaldu nahi baduzue pare bat dokumentu utzi dizkizuet bibliografia atalean:

  • Informe sobre transmisión del Sars-Cov-2 en playas y piscinas

  • Protocolos y medidas. Actuación para el desarrollo de la actividad educativa en la naturaleza ante la Covid-19

Bestale, EDNA-k (Naturan Hezteko Elkarte Nazionalak) egin duen manifestua ere aipatu dizuet hasieran. Manifestu honen bidez bizi dugun egoera berezi honi irtenbidea eman nahi zaio. Horretarako, naturan heztearen onurez hitz egiten digute, baita korronte honek dituen aurrekariez ere. EDNA-k, Naturan hezteko Elkarte Nazionalak, honen inguruan duen esperientzia kontatzen zaigu bertan, baita etorkizunari begira ere egin dezakeguna. Gainera, dokumentuaren azken orrialdeetan ikus daitekeen bezala, hainbat eta hainbat elkartek sinatu dute manifestu hau. Gehiago irakurri nahi izanez gero, jo bibliografiara, bertan utzi baitizuet dokumentua.


Baina, goazen harira...


Nola eragiten du naturak haurren garapenean?

  1. Esperientzia holistikoa eskaintzen die: naturak aukera ematen die haurrei aldi berean maila guztietan garatzeko. Mugimendu mailan, zentzumen mailan, maila sozialean, kognitiboan, emozionalean eta maila espiritualean. Esperientzia holistiko honek ikaskuntza globalak, konplexuak, esanguratsuak eta aberastasunez beteak dakartza berarekin.

  2. Malgutasuna, egokitzeko gaitasuna eta sormenaren garapena sustatzen ditu: natura espazio bizi eta neutroa da, etengabe aldatzen ari dena eta mugimenduan dagoena. Horregatik, malgutasunez jokatzera garamatza, inguruneak zehazten digun horretara egokitzera, sormenez jokatzera. Gainera, naturara irtetean, haurrek gaitasun praktikoak, balio etikoak, gizarte-trebetasunak, arriskuen eta ezustekoen kudeaketa eta erabakiak hartzea garatzen dituzte.

  3. Haurraren garapenerako oinarrizko hiru zutabeen arteko oreka sustatzen du: autoestimua (ni maitatua eta zaindua izateko duina naiz, inguru hau den bezala), autonomia (nik kudeatu behar dut zer egin dezakedan bakarrik eta zer ez. Naturak gure autonomiarekin ahalduntzea eskaintzen digu) eta autoerregulazioa (autoerregulazio holistikoa, modu globalean garatzearekin zerikusia duena. Neure burua ez ezik, besteak eta gainerako bizidunak ere kontuan hartzen ditut). Gainera, pentsamendu kritikoa, konplexua eta sortzailea garatzea ahalbideratzen du.

  4. Espazioan eta denboran kokatzeko aukera eskaintzen die haurrei: haurrek dituzten bizipenak eta esperientziak denbora-zikloetan ematen dira (adibidez, urtaroak, eguneko faseak, kausa-efektua...). Espazio eta denboraren gaineko kontzientzia izateak segurtasuna ematen die, egitura baten barnean kokatzen dira eta gertatzen ari denaz eta hauen ondorioez jabetzen dira.

  5. Haurrak garapen betean dauden unean, naturak ongizatea eta osasuna eskaintzen die: estresa gutxitzen, inmunitate-sistema handitzen, zelulak birsortzen, buru-argitasuna ematen laguntzen die, besteak beste, naturak. Hortaz, bizitasun/lasaitasun eta motibazio/baretasun kontzeptuen arteko orekan laguntzen die.

  6. Naturarekin harremanetan egoteak gogorarazten digu gu ere natura garela: honek gure burua izaki bizidun eta "natural" gisa ulertzen laguntzen digu, gure bizi-zikloak, aldaketak, barne-prozesuak, etab. ulertzen. Natura zaintzea gure etxea zaintzea da, bertan bizi baikara eta haren mende baikaude gure biziraupenerako, garapenerako eta ongizaterako.


Naturak haurraren garapenean duen eragin positiboa ikusita, nola has gaitezke hau gure eskoletako egunerokoan sartzen?


Eskola bakoitzaren ezaugarriak, egoera eta baliabideak hartu beharko ditugu beti kontuan. Hori izango da gure abiapuntua eta espektatiba handiegirik egin gabe, pausotxoak emanez etorriko dira aldaketak. Bakoitzak ahal duen neurrian, duen egoerarekin eta dituen baliabideekin.


Eskola batzuek 5 minutura espazio zabalak izango dituzte, ia-ia naturan bertan kokatuak egongo dira, eta hortaz, eskurago izango dute. Beste batzuk, aldiz, hirien erdietan kokatuak egongo dira, errepidez inguratuak, eta hauek urrunago sentituko dute naturara gerturatzeko aukera.


Dena delako eskola izanik ere, nahi bada posible da! Naturara hurbiltzea ezinezkoa bazaigu, natura ekar dezakegu gurera! :)


Jarraian ikusiko dituzuen irudietan atariak eraldatzeko proposamenak topatuko dituzue. Esan bezala, egunerokoan naturara hurbiltzea ezinezkoa bazaigu, natura ekarriko dugu gurera ahal dugun neurrian. Ideia gisa har ditzakezue, eta zuen egunerokoan espazio hauen erabilera areagotu, barnean ditugun espazio batzuk kanpora ateraz eta elementu naturalez hornituz.

Bestetik, natura gertuan duzuenok animatu eta bertara joan, naturara! Ez duzue zertan golpetik egun osoa bertan pasa behar (ala agian bai, ausart-ausart!). Baina, 50. hamarkadan Danimarkan egin zuten modura, guk ere errotazio-sistema bat asma dezakegu eta praktikan jarri. Ez duzue uste? Edo agian mix bat egin daiteke: gure atariak eraldatu, barneko espazio batzuk kanpora atera eta naturako elementuez hornitu, bertan eguneko tartetxo batzuk edo asteko egun batzuk igaro, eta gainontzeko tarte edota egunak naturan pasa. Milaka aukera ditugu parez pare, ez zaizue iruditzen?


Nire intentzioa ez da zuek naturan heztera behartuak sentitzea, krisia hausnartzeko eta hobetzeko aukera modura bizitzera animatzea baizik. Ebidentziak ematen saiatu naiz, baita ideiak eta proposamenak ematen ere. Hasieran aipatu bezala nik ere nire zalantzak, beldurrak eta kezkak baditut. Eta are gehiago esango dizuet: ikasturte oso bat bajan egon ondoren, "normaltasun berri" deitu dioten egoera honetan hasiko dut ikasturtea 2, 3 eta 4 urtekoak nahasian izango ditudan gela batean, inork ezagutzen ez nauelarik. Erronka polita dut aurretik!


Baina ez ahaztu, krisi bakoitzaren atzean aukera bat dago!


Eta zuk, aukera honekin kontatzen duzu? Kontaidazu!


 

Bibliografia:


Allende, A.; De Andrés, A.; Figueras, A.; Grimalt, J.; Prieto, C.; Sanchez, G. (2020). Informe sobre transmisión del Sars-Cov-2 en playas y piscinas. Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC). Hemendik hartua: https://www.csic.es/sites/default/files/informe_playasypiscinas_csic.pdf


Castellana, M.; Mateu, V. (2020).La naturaleza clave de la educación del futuro. Pas d'infant. Hemendik hartua: https://www.pasdinfant.org/wp-content/uploads/2020/05/Arti%CC%81culo-breve-La-naturaleza-la-clave-para-la-educacio%CC%81n-del-futuro.pdf


EDNA, Naturan Hezteko Elkarte Nazionala. (2020). Manifestua: Natura, hezkuntzarako testuinguru osasungarri eta beharrezko gisa. Hemendik hartua: https://asociacionedna.files.wordpress.com/2020/05/manifiesto-eusk.pdf


EDNA, Naturan Hezteko Elkarte Nazionala (2020). Protocolos y medidas. Actuación para el desarrollo de la actividad educativa en la naturaleza ante la Covid-19. Hemendik hartua: http://www.escueladefamiliasadoptivas.es/wp-content/uploads/2020/06/protocolodef_compr.pdf


García, A. (2020). El momento de la educación en la naturaleza. Ludus. Hemendik hartua: https://ludus.org.es/es/blog/2020/6/el-momento-de-la-educacion-en-la-naturaleza#


Lucas, B. (2020).El aire libre como aliado para una vuelta a las aulas diferente. El Pais. Hemendik hartua: https://elpais.com/sociedad/2020-06-02/las-escuelas-bajaran-convertir-el-entorno-en-su-nueva-aula.html


Sarmiento, G. (2020). Francesco Tonucci: "Cuando empecemos de nuevo, deberemos inventar otra escuela". Tiempo argentino reta. Hemendik hartua: https://www.tiempoar.com.ar/nota/francesco-tonucci-cuando-empecemos-de-nuevo-deberemos-inventar-otra-escuela?fbclid=IwAR0WTu_MGlzPP_Gay1AqYuUxK3hITYuMDJ_nFG2V-jZyVc-UL1mVV8XLstM


Tierra en las manos (2016). 9 ideas de rincones de lectura para niños al aire libre. Tierra en las manos. Hemendik hartua: http://www.tierraenlasmanos.com/rincones-de-lectura-para-ninos-al-aire-libre/


Tierra en las manos (2016). Ensuciarse es bueno para el desarrollo y aprendizaje de los niños. Tierra en las manos. Hemendik hartua: http://www.tierraenlasmanos.com/ensuciarse-es-bueno-para-desarrollo-y-aprendizaje-ninos/



#naturanhezi #natura #atariakeraldatu #atariak #esperientziaholistikoa #autoestimua #autonomia #autoerregulazioa #ongizatea #osasuna

445 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo