• Erraietatik

Pentsamendu logiko-matematikoaren garapena Haur Hezkutzan (2-6 urte bitarte)

Matematika gaur egungo giza esparru guztietan aurki dezakegu. Horregatik, haurrek txiki-txikitatik izaten dute matematikarekin harremana eta eskoletan funtsezko lekua izaten dute matematikek.


Matematika eguneroko jardueretan erabiltzen dugu, hala nola, erosketak egiteko, janaria prestatzeko, gidatzeko edo programa informatiko bat erabiltzeko. Hortaz, matematika zenbakietatik, forma geometrikoetatik edota grafikoetatik haratago doa. Izan ere, eguneroko arazo bat konpontzen dugunean, plangintza bat egiten dugunean edota zeregin baten pausoak jarraitzen ditugunean, matematika erabiltzen ari gara. Azken hauek, matematika ikusezinagoak dira. Hemen, pentsamendu logikoaz arituko ginateke, matematikak "praktikan jartzeaz".


Honengatik, garrantzitsua izango da haurrei pentsamendu logikoa garatzen laguntzea, honek matematikarako prestakuntza hobea ekarriko baitie. Esan genezake pentsamendu logikoa zenbait gaitasunek osatzen dutela, hala nola, arau batzuk erlazionatzean, ondorioztatzean, orokortzean edo aplikatzean pentsamendu logikoa erabiltzen ari gara.


Lehen haurtzaroan, fokua lehenengo eragiketa logikoetan jarri beharko litzateke:

  • Sailkapenak: Sailkatzea multzoak egitean datza, irizpide logiko baten arabera. Esaterako, multzo bat koloreen arabera sailtzaken dugunean bezala. Hori bai, objektu bakoitzak talde bakarrekoa izan behar du.

Aprendiendo Matemáticas blogetik hartua
  • Korrespondentziak: Elementuak ezaugarri baten arabera lotzean datza, eta ezaugarri honek sentsoriala behar luke izan. Esaterako, bikote jolas batean ukimenaren bidez bikoteak egiten dituzteanean bezala.

Aprendiendo Matemáticas blogetik hartua
  • Eraldaketak: Irizpide kualitatiboetan oinarritutako eraldaketak egin ditzakete haurrek, kolorea edo forma aldatuz, adibidez. Horrela, eragiketen munduan sartzen hasten dira.

Aprendiendo Matemáticas blogetik hartua

Konturatuko zineten bezala, pentsamendu logikoaren garapena pixkanaka bereganatuko du haurrak, jolasaren eta sozializazioaren bidez bizitako esperientzia guztiek parte hartzen duten prozesu batean. Gainera, hasieran oso zehatza izango da, ia-ia matematika eta logika ukitu egin beharko ditu. Eta gero, abstraktuagoa den pentsamendua egituratzen joango da, haurra hazten doan heinean.


Behin hau esanda, ez al zaizue logika eta matematikarekin jolasteko gogoa piztu?


Niri bai behintzat! :)


Horregatik, ondorengo asteetan pentsamendu logiko-matematikoa lantzeko materialak eta jolasak proposatuko dizkizuet!


Edukiak 4 bloketan banatzea pentsatu dut:

  1. Pentsamendu logiko-matematikoa I: LOGIKA

  2. Pentsamendu logiko-matematikoa II: ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK

  3. Pentsamendu logiko-matematikoa III: GEOMETRIA

  4. Pentsamendu logiko-matematikoa IV: NEURRIA


Lateralitatea lantzeko proposamenekin egin nuen modura, logika-matematika lantzeko proposamenak ere sare sozialetan zintzilikatzen joango naiz, eta bloke bateko materialak argitaratuak ditudanean, argitalpen batean bilduko ditut hemen, blogean. Argazki eta bideo bidez aurkeztuko dizkizuet azalpen laburrekin, eta txantiloiak ere eskuragarri jarriko dizkizuet.


Zer iruditzen?


Badakizue, ni beti zuen proposamen eta ideiak entzuteko prest! Hortaz, idatzi lasai iruzkinetan, hemen nahiz sare sozialetan! Gustura irakurtzen zaiteztet! :)


 

Bibliografia:


Martín, M. (2017). Cómo desarrollar el pensamiento lógico matemático en la infancia. Aprendiendo matemáticas. Hemendik hartua: https://aprendiendomatematicas.com/pensamiento-logico-matematico/


Parada, M. (2018). Desarrollar el pensamiento lógico matemático a través del juego. El blog de Gaia Ecocrianza. Hemendik hartua: https://www.gaiaecocrianza.com/blog/desarrollar-el-pensamiento-logico-matematico-a-traves-del-juego/


#pentsamendulogikomatematikoa #logika #geometria #zenbakiak #eragiketak #neurria #matematika #materialmanipulagarria #hezkuntza #erraietatikhezi

1072 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo